jueves, 14 de diciembre de 2017

GRAMATIKA lantzeko jarduera didaktikoa

Helburua: “zenbakarri/zenbakaitza” (countable - uncountable) eta ”eskaintzak – baimena” gramatika estrukturak lantzea.

Baliabide digitalak:

[http://learnenglishteens.britishcouncil.org/grammar-vocabulary/grammar-videos/can-could-would-invitations-offers-requests-permission]

Sekuentzia didaktikoaren deskribapena:

1.    Esteka berean: bideoa ikusi, transkripzioa irakurri ondo ulertzeko, berriro bideoa entzun eta transkripzioa irakurri aldi berean. Gramatika azalpena aurkeztu. Ariketak egin (3): 1. Irudiak eta gramatika zuzena lotu. 2. Hutsuenak betetzeko ariketa, eta 3. Aukeratu erantzun zuzena (a, b, c).

2.    Ariketa eskaintzak egiteko eta baimena eskatzeko ere egin daiteke: can, could and would (2. esteka).

HIZTEGIA lantzeko jarduera didaktikoa

Helburua: jakien hiztegia ikastea (tresnak hauek beste gaiak lantzeko ere balioko dute: bidaiak…).




Baliabide digitalak:

(1, 2) Joku interaktiboa: http://www.learningchocolate.com/content/basic-cooking-verbs
Irudiak eta hitzak lotzeko ariketa: http://learnenglishteens.britishcouncil.org/grammar-vocabulary/vocabulary-exercises/food Hutsuneak betetzeko ariketa osagarriak ere egingo dira.

(3) Hiztegi jokoa: http://www.languageguide.org/english/vocabulary/ (Jakien hiztegia)

Sekuentzia didaktikoaren deskribapena:

1.    Sukaldatzeko aditzak lantzeko bere ahozkerarekin joku interaktiboa. Irudiak ikusi, hiztegiaren ahozkera entzun, ikasi buruz eta ariketa interaktiboa egin.
2.    Irudiak eta hitzak lotu (ahozkerarekin) hiztegia lantzeko ariketa egin.

3.    Talde osoan aldez aurretik ikasitako jakien hiztegia lantzeko jokoa egin: taldeka jarri eta proeiktorearekin arbelean seinalatzen dena esan (ahozkera on batekin). Erantzun zuzena den zehazteko kurtsorea irudi baten gainetik pasatu eta erantzuna entzungo/irakurriko da .



BLOGAREN HELBURUA

WEB 2.0 TRESNEKIN SORTUTAKO JARDUERA DIDAKTIKOAK AURKEZTEA.

III GRADUKO 3. MODULUKO (3. DBH) KOMUNIKAZIO EREMUKO IKASLEEN IKASKETA PROZESUA SUSTATZEA.

IKASLEEN IKT GAITASUNA GARATZEA.

THE ROAD NOT TAKEN by ROBERT FROST