jueves, 14 de diciembre de 2017

MINTZAMENA lantzeko jarduera didaktikoa

Helburua: hiztegia eta gramatika zuzentasunarekin erabiliz gustokoa edo gorrotatzen dugun janariari buruz hitz egin.

Baliabide digitalak:






Sekuentzia didaktikoaren deskripena:

1.    Hasi bideoa (1) ikusten.
2.    Gelditu bideoa eta idatzi koadernoan aipatutako hitz ezezagunak edo esamolde bereziak.
3.    Bideoarekin jarraitu: elkarrizketa ikusi azpitituluekin. Galderak (irakasleak aldez aurretik prestatutakoak) banatu eta berriro bideoa ikusi. Bitartean, ikasleek erantzunak idatziko dituzte (helburua: entzunmenaren ulermena ziurtatzeko; estrukturak barneratzeko).
4.    Mintzamena: bideoaren azken gramatika tartea ikusi birpasatzeko (a/an/some/any – countable/uncountable); esaldiak ahoskera egokiarekin entzun eta errepikatu.
5.    Proposatzen den fitxa eredu moduan hartuz, rol-jokoa prestatu eta antzeztu. Ikastolako blogerako bideoan grabatu eta zintzilikatu.
6.    Bideoa (2) ikusi “What would you do if…?” ikusi. Ahozkeraren garrantzia aipatu, bestela ez zaie ulertzen. Paperak galdera horrekin baina bukaera desberdinekin banatzen dira. Ikasle bakoitzak bat hartuko du eta ozenki erantzungo du.

7.    Bideoa (3) ahozkeraren garrantzia azpimarratzeko eta praktikatzeko. Esaldi erabilgarrien ahozkera zuzena finkatzeko errepikatu eta praktikatu. Jakien kanpo semantikoa landu. 12. minituan gelditu.

IDAZLANA lantzeko jarduera didaktikoa

Helburua: Errezeta bat idazten ikastea.

Baliabide digitalak:

INTERACTIVE ORGANISE THE RECIPE (1) http://www.groovetoenglish.com/snails.htm

Sekuentzia didaktikoaren deskribapena:

1. Barrazkiloen errezetako esaldiak ordenean jarri (1). Hiztegia landu eta ikasi.
2. Joko interaktiboaren bidez, marmelada otarteko bat egiteko hiztegia eta estrukturak praktikatu.

3. Ikasle bakoitzak gustokoa duen errezeta bat idatzi.

ENTZUNMENA lantzeko jarduera didaktikoa

Helburua: Benetako mezuak ulertzea. Zehazki, hegazkin batean pilotoak hegaldi hasieran ematen duen mezua ulertzea.

Baliabide digitalak:


AUDIOA: http://www.cuadernodeingles.com/cuaderno_mes/sonidos/2016_nov/son05.mp3




BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=_Wy7J5Tq2D0









Sekuentzia didaktikoaren deskribapena:

1.    Birritan audioa entzungo da (testua ikusi gabe), hitz ezezagunak azalduz.
2.    Testua hutsuneekin irakurri eta berriro audioa entzunez, ikasleek hutsuneak beteko dituzte.
3.    Transkripzioaren irakurmena eta entzunmena landuko da aldi berean, ahozkera zuzena lantzeko.

4.    Benetazko hegaldi bateko pilotoaren bakarrizketa entzun bideoaren azpitituluekin irakurriz. Esaldi garrantzitsuenak idatzi, hitzaldia laburbiltzeko eta hiztegia lantzeko.

IRAKURMENA lantzeko jarduera didaktikoa

Helburua: memoria lantzea, eguneroko ingelesa ikasi eta praktikatu.

Baliabide digitalak:


Sekuentzia didaktikoaren deskribapena:

1.    Irakurri testua eta itxi lehengo lehioa.
2.    Testua begiratu gabe, ariketak egingo dira (egia edo gezurra), ulertu duguna ea ondo memorizatu dugun zehazteko (erronka moduan).
3.    Elkarrizketak irakurri eta rol-jokoan antzeztu. Gramatikako estrukturak eta hiztegi espezifikoa barneratu.
4.    Joku interaktiboaren bidez leku batera heltzeko argibideak landuko dira. Taldeka egin ahal da, baina talde osoaren aurrean.

5.    Irakurtzen dugun ahozkera lantzeko entzunmena, idazmena, irakurmena eta hiztegia landuko dira (gaia: leku batera heltzeko argibideak)

THE ROAD NOT TAKEN by ROBERT FROST